163. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia, kale hauetan: Bordaldea, Aldaia, Kupueta, Ipertegi, Etxauri eta Zalpez (3. sektoreko Z1 unitatean). Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko maiatzaren 4an hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat kale hauetan: Bordaldea, Aldaia, Kupueta, Ipertegi, Etxauri eta Zalpez (Orkoiengo 3. sektoreko Z1 unitatean). NASUVINSA SA enpresak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egon da hilabetez, behar diren iragarkiak argitaratu ondoan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu. Beraz, behin betiko onetsi da hiri-jarduketarako plan berezia, 2023ko uztailaren 26ko osoko bilkuran erabakita.

Agintzen da behin betiko onetsitako plan berezia argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan eta publikoa izan dadin; hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Orkoienen, 2023ko uztailaren 27an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2311156