163. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko 2023ko zergaren karga-tasan eta koefizienteetan

Miranda Argako Udalak, 2023ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, bat etorriz 36/2022 Foru Legean xedatutakoarekin (horren bidez eguneratzen baitira hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko 2023ko zergaren –gainbalioa– koefizienteak), honako hau erabaki zuen aho batez:

Aldatzea 2022ko abenduaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakia, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari (gainbalioa) dagokionez, eta jarraian adierazten diren koefizienteak eta karga-tasa ezartzea zerga-oinarria zehazteko eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko:

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

KARGA

20 urte edo hortik gora

0,25

%8

19 urte

0,25

%8

18 urte

0,06

%19

17 urte

0,06

%19

16 urte

0,06

%19

15 urte

0,06

%19

14 urte

0,06

%19

13 urte

0,07

%19

12 urte

0,08

%19

11 urte

0,10

%19

10 urte

0,21

%8

9 urte

0,25

%8

8 urte

0,25

%8

7 urte

0,25

%8

6 urte

0,25

%8

5 urte

0,25

%8

4 urte

0,25

%8

3 urte

0,14

%19

2 urte

0,14

%19

1 urte

0,14

%19

Urtebetetik behera

0,06

%19

Erabaki honek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aurretik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

A.–Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Miranda Argan, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2311247