163. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZAKO KONTZEJUA

Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako kontzejuaren ordenantza. Hasierako onespena

Mendazako Kontzejuak, 2023ko uztailaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako kontzejuaren ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik.

Mendazan, 2023ko uztailaren 20an.–Kontzejuburua, Agurtzane Yániz Pinedo.

Iragarkiaren kodea: L2311033