2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
Jarduera lizentzia ematea.
Baratzeko produktuak (tipula freskoak) biltegiratzea eta manipulatzea
Bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 59.7 artikuluan xedaturikoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, garatzeko erregelamendua), aditzera ematen da honako lizentzia hau eman dela:
Sustatzailea: Cebollas Marchite SL.
Jarduera: baratzeko produktuak (tipula freskoak) biltegiratzeko eta manipulatzeko instalazioak handitzea.
Tokia: 1271. lurzatia, 10. poligonoa, Santos Justo y Pastor industrialdea.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Fustiñanan, 2023ko uztailaren 19an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2311238