163. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Hirigintza tramitazioengatiko tasen Ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Erroibarko hirigintzako tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean jarri zen hogeita hamar egunez, eta ez zen alegaziorik aurkeztu. Hortaz, espedientea behin betikotzat jotzen da, eta testu osoa argitaratzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ordenantza hau indarrean sartuko da, eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, testua osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Lintzoainen, 2023ko uztailaren 18an.–Alkate udalburua, Leire Remiro Esnoz.

ALDAKETA HIRIGINTZA TRAMITAZIOENGATIKO TASEN ORDENANTZAN

Ordenantzaren 13. artikuluak honela zioen:

13. artikulua. Tasak %25 murriztuko dira hirigintza-izapideen eskatzaileek izapidetzeari uko egiten badiote txosten teknikoak egin baino lehen, alkatetzaren aurrean berariazko uko idatzia eginez.

Eta honako paragrafo hau gehituko zaio:

Txosten teknikoa egin ondoren, eskatzaileak izapidetzeari uko egiten badio, likidatu beharreko tasa txosten horren benetako kostuari dagokiona izango da.

Iragarkiaren kodea: L2310862