2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GAZTELUBERRI
2023ko 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Gazteluberriko Udalak, 2023ko uztailaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2/2023, 3/2023 eta 4/2023 aldaketak Udalaren 2023ko aurrekontuan.
Jarraikiz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35.etik 38.era bitarteko artikuluei (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 21/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Alkatetzaren aginduz, hasiera ematen zaio 2023ko aurrekontu orokorra aldatzeko espedienteari, gastu obligazio handiagoak hartzeko 2023ko ekitaldian.
Ikusi da herriko jaietarako hasierako aurrekontuan ez zegoela behar bezala jasoa gastu hori eta, orobat, ikusi da ez zegoela jasoa ez ehiza-barrutiko errentariei barrutiaren banaketak eragindako gastuak ordaintzeko gastua ez eta alkate berriaren soldatari dagokion gastua ere.
Hortaz, gastu horiek ez daudenez onetsirik 2023ko aurrekontu orokorretan, dagokion aldaketa onetsi behar da osoko bilkuran.
Osoko bilkurak, hain zuzen, 2023ko uztailaren 21ean onetsi zuen espedientea, eta Idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Gazteluberrin, 2023ko uztailaren 26an.–Alkate udalburua, Xabier Alfaure Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2311089