163. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Herri-lurretako aprobetxamenduen enkante publikoa

Bargotako Udalak ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du, laborantzako herri-lurren aprobetxamendurako bi lote adjudikatzeko, 2028ko abuztuaren 15era arte.

Enkantea Bargotako udaletxean eginen da ahozko posturen bidez, 2023ko irailaren 8an, 12:00etan.

Loteen zerrenda eta baldintzak interesdunen eskura daude Udaleko Idazkaritzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Bargotan, 2023ko uztailaren 21ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2311006