2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
Aldaketa, Eraikingintza-ordenantzaren 75. artikuluan. Behin betiko onespena
Anueko Udalak, 2023ko martxoaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Anueko Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren 75. artikuluan. Iragarkia 2023ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 30ean.
Jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe haren aurkako alegazio, kexa edo oharrik; hortaz, behin betiko onetsirik gelditzen da Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren 75. artikuluaren aldaketa.
Aldaketa horretan sartzen den hirigintzako araudia argitaratzen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Anuen, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2311277