163. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

Añorbeko Udalak, 2023ko abuztuaren 1ean egin premiazko osoko bilkura berezian, erabaki zuen 30 egun naturaleko epea irekitzea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, eskubidea izan uste dutenek laborantzako herri-lurzatien herritarrendako aprobetxamendua eska dezaten, bai lehentasuna duten herritarrendakoen sailean bai adjudikazio zuzeneko aprobetxamenduen sailean; horretarako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta 2013ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 3koan, argitaratutako Añorbeko herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritako baldintzak bete eta horietan ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Añorben, 2023ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L2311328