162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Zizur Nagusiko Udalak, 2023ko uztailaren 5ean egin osoko bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluak ezartzen duenez, Osoko Bilkurari dagokio udalkideen ordainsariak, kalte-ordainak eta bilkura-sariak zehaztea, bai eta dedikazio esklusiboan betetzen ahalko diren udalbatzako karguen zerrenda ere, aintzat hartuta Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikulua eta Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 12. artikulua, honako erabaki hau hartzea proposatzen da:

1. Udal honetako udalkideen ordainsari eta bilkura-sarien sistema onestea. Hona hemen:

1.–Alkatetza: dedikazio esklusiboa, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta izanik, Udalak dagokion enpresa kuota ordainduta. Urteko ordainsari gordina 50.000 euro izanen da.

2.–Alkateordeak: alkatea haren eginkizunetan ordezteagatik 36 euro jasoko dute egunean, eskuordetzeak iraun bitartean; kopuru hori ez da kontuan hartuko udalkideek jasotzen duten hileko gehienekoa kalkulatzean.

3.–Zinegotzitzetan dedikazio esklusiboarekin jarduten duen zinegotzi bat: urteko ordainsari gordina 12 ordainsaritan zatituta; 39.000 euro.

4.–Dedikazio esklusiboan edo partzialean jarduten ez duten zinegotziek 1.035 euroko zenbateko gordina jasoko dute hilean, gehienez.

5.–Udalbatzako kide anitzeko organoetara egiazki joateagatik, baldin eta haietako partaide badira, zinegotziek bilkura-sariak jasoko dituzte hilean, honela:

–Osoko bilkura: 200 euro.

–Tokiko Gobernu Batzarra: 120 euro.

–Bozeramaileen Batzordea: 36 euro.

–Informazio Batzorde Iraunkorra: 120 euro.

–Musika Eskolako Patronatuaren Batzarra: 120 euro.

2. Karguaren eginkizunetan gerta daitezkeen gastuen kalte-ordaina emanen da, honako hauei jarraikiz: Administrazio Publikoetan oro har aplikatzen diren arauak, eta horiek garatzeko Udaleko Osoko Bilkurak onesten dituenak.

3. Aurreko puntuetan ezarritako ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainek, bai eta hileko gehieneko zenbatekoak ere, 2023ko ekainaren 17tik aurrera izanen dituzte ondorioak, eta urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izateko berrikusiko dira, gorantz baino ez, udal langileen ordainsarien igoerarekin bat.

Zizur Nagusian, 2023ko uztailaren 19an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2310752