2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Dedikazio esklusiboa duen zinegotzi bat izendatzea
Zizur Nagusiko alkateak 754/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko uztailaren 5ean. Hona hemen ebazpenaren testua:
Ikusita Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikulua eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75., 75 bis eta 75 ter artikuluak,
Kontuan harturik, Osoko Bilkuraren 2023ko uztailaren 5eko erabaki baten bidez, erabaki dela zinegotzi batek dedikazio esklusiboz beteko duela bere kargua zinegotzitzan, legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. Andoni Serrano Zabalza jauna izendatzea bere eginkizunak dedikazio esklusiboz bete ditzan 2023ko uztailaren 6tik aurrera, bat etorriz Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluarekin eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75., 75 bis eta 75 ter artikuluekin.
2. Izendapen honen bidez, dedikazio esklusiboaren araubidea aplikatuko da bakarrik izendatutako zinegotziak berariaz onartzen badu; hala bada, horren berri emanen zaio Osoko Bilkurari hurrengo ohiko bilkuran.
3. Ebazpen honen berri eman bekio Zizur Nagusiko Udaleko Osoko Bilkurari, jakinaraz bekio ukitutako zinegotziari eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan.
Zizur Nagusian, 2023ko uztailaren 19an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2310751