162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Eskuordetzea Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasunaren Arloko eskumenak

Zizur Nagusiko alkateak 753/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko uztailaren 5ean. Hona hemen ebazpenaren testua:

Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 9. artikuluak posible egiten du eskumenak eskuordetzea, betiere lege horretan edo beste batzuetan xedatu bezala eskuordeturik.

Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.4 artikuluak ezartzen duenez, alkateak Udalaren jardueraren alor batzuk uzten ahal ditu Tokiko Gobernu Batzarreko kideen esku eta, era berean, eskuordetze bereziak ematen ahal dizkio edozein zinegotziri, alor horien barneko gai jakin batzuk zuzentzeko eta kudeatzeko, nahiz eta batzar horretako kide ez izan.

Honako hau dago xedatua Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan, 43.3 artikuluan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez): "Alkateak eskudantzia jakin batzuk utz ditzake gobernu batzordeko (oraingo tokiko gobernu batzarreko) kideen esku edo, halakorik ez bada, alkateordeen esku, horrek galarazi gabe eskudantzia bereziak uztea edozein zinegotziren esku, batzordekoa izan nahiz ez, zeregin jakin batzuetarako. Eskuordetze orokorrak izanen dira alor batekoak edo batzuetakoak edo gai zehatzetakoak, eta haietan biltzen ahalko dira bai kasuan kasuko zerbitzuak zuzentzeko ahalmena bai oro har kudeatzekoak, barnean dela hirugarren batzuk ukitzen dituzten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena".

Horrenbestez, kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44. eta 114. artikuluak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eta legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honen bidez,

EBAZTEN DUT:

1. Tokiko Gobernu Batzarreko kide Andoni Serrano Zabalza zinegotziaren esku uztea Lehendakaritza, Funtzio Publiko eta Herritarren Segurtasuneko Alorrari dagozkion gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, barnean dela hirugarren batzuk ukitzen dituzten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena.

2. Eskuordetutako eskudantziak erabiliz Andoni Serrano Zabalzak ematen dituen egintzak joko dira alkateak emantzat; hartara, alkateari dagokio ebaztea aipatutako egintzen aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoak.

3. Alkatetzaren eskudantzien eskuordetzeak dekretu honen dataren biharamunetik sortuko ditu ondorioak; nolanahi ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

4. Orobat, eraginkorra izan dadin, eskuordetutako pertsonak onartu egin beharko du. Nolanahi den, eskuordetza onartutzat hartuko da, inolako adierazpenik egin beharrik gabe, baldin eta, Alkatetzaren ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean ez badio Alkatetzari berariaz adierazten ez duela onartzen eskuordetza.

5. Ebazpen honen berri ematea Zizur Nagusiko Udalaren osoko bilkurari, dagokion zinegotziari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jarraikiz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluari (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Zizur Nagusian, 2023ko uztailaren 19an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2310748