2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea
Valtierrako Udalak, 2023ko uztailaren 4an egin osoko bilkura berezian, ebazpen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
Lehena.–2023ko ekainaren 17tik aurrerako atzeraeraginez ezartzea Manuel Resa Condek Alkatetzaren kargua dedikazio esklusiboan bete dezan, kargu horretan aritzeagatik urtean 46.464,02 euroko ordainsari gordina jasoz, hamalau hilekotan, eta Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta ematea, Udal honek bere gain harturik dagozkion enpresa kuoten ordainketa. Era berean, zenbateko gordin horrek izanen ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagozkion atxikipenak, bai eta, hala behar bada, langilearen kontura den Gizarte Segurantzako kuota ere.
Bigarrena.–2023ko ekainaren 17tik aurrerako atzeraeraginez onestea dedikazio esklusiboa edo partziala ez duten udalkideei Udaleko kide anitzeko organoen bilkuretara egiazki joateagatik ordaindu beharreko zenbatekoak: 120 euro jasoko dituzte osoko bilkuretara eta Gobernu Batzarraren bilkuretara joateagatik, eta 100 euro informazio batzordeetara joateagatik; urtean 6.000 euro izanen da gehieneko muga.
Hirugarrena.–Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluari jarraikiz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Valtierrako Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Valtierran, 2023ko uztailaren 18an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2310757