162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Untzueko Udalak, 2023ko uztailaren 20an egin osoko bilkura berezian, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Lehena.–Udalbatzako kideen ordainsari eta bilkura-sarien araubidea ezartzea. Udalkideendako konpentsazio hauek onetsi dira honako kontzeptu hauengatik:

–Zinegotzi bakoitzak 1.250,00 euro jasoko ditu urtean dedikazioagatik eta bilkuretara joateagatik, hala udaletxean (osoko bilkurak) nola handik kanpo egiten direnetara (udala kide den kide anitzetako organoak).

–Zinegotziren bat ez bada joaten Udalaren ohiko osoko bilkuretara edo bilkura berezietara, 250 euro kenduko zaizkio lehenago aipatutako zenbateko horretatik.

–Alkateak jasoko du Untzueko Udalaren urte bakoitzeko aurrekontuan sobera gelditzen den zenbatekoa, alegia, aurrekontuan udalkideen ordainsarietarako izendatzen den kopurutik lehenago aipatutako zenbatekoak kendu ondoren gelditzen dena.

Bigarrena.–Ebaztea Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dutela karguari dagozkion eginkizunek sortutako egiazko gastuengatik, baldin eta gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.–Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, bat etorriz behar den arauan xedaturikoarekin, hots, toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsak zer zenbateko izanen duen eta nola banatuko den ezartzen duen arauan eta haren legezko aldaketetan xedaturikoarekin.

Laugarrena.–Osorik argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, orok jakin dezan.

Bosgarrena.–Erabaki hori interesdunei eta Kontu-hartzailetzari jakinaraztea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Untzuen, 2023ko uztailaren 21ean.–Iker Etxeberria Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2311028