162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzak uztailaren 21ean emandako 1761/2023 ebazpenaren bidez, honako hau xedatu da:

1.–Jarraian aipatzen diren alkateordeei eskuordetzan ematea Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, alkatea oporretan dagoen bitartean, legeek ezartzen dituzten mugekin:

–Uztailaren 31tik abuztuaren 6ra, biak barne, Anichu Agúera Angulo hirugarren alkateordeari.

–Abuztuaren 7tik 13ra bitartean, biak barne, Zeus Pérez Pérez lehen alkateordeari.

–Abuztuaren 14tik 20ra bitartean, biak barne, M.ª Reyes Carmona Blasco laugarren alkateordeari.

–Abuztuaren 21etik 27ra bitartean, biak barne, Irune García García bigarren alkateordeari.

2.–Dekretu honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran; ukitutako udalkideari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Betiere, sinatutakoan hartuko du indarra.

Argitara ematen da, bete dadin azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikulua eta harekin bat datozenak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Tuteran, 2023ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2311024