162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Sesmako Udalak, 2023ko uztailaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Udalkideentzako 2023ko ordainsariak eta dedikazio partziala.

Alkatetzak beharrezkotzat jotzen du toki-korporazio honetako zinegotzi baten dedikazio partziala aitortzeko prozedura izapidetzea, hainbat eginkizun betetzeko, eta dagokion espedientea abiarazi du.

Espedientea abiarazita eta aplikatu beharreko araudian ezarritako izapideak eginda, honako dokumentazio hau gehitu da:

DOKUMENTUA

DATA / ZENBAKIA

OHARRAK

Txosten juridikoa

2023/07/11

Bat ere ez

Alkatetzaren memoria-proposamena

2023/07/11

Bat ere ez

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluaren arabera, onespena korporazioko osoko bilkurari dagokio, aldeko sei botorekin (udal-talde Sozialistako kideei dagozkienak) eta kontrako hiru botorekin (Union del Pueblo Navarro udal-taldeko kideei dagozkienak).

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.–Lehen alkateorde karguari zenbait eginkizun eskuordetu zaizkionez gero, xedatzea kargu hori dedikazio partzialeko araubidean beteko duela, honako arrazoi hauengatik: eskuordetzea dela eta, kalte ekonomikoa dakar, ezin duelako ordaindutako beste lanik egin Administraziotik kanpo.

Bigarrena.–Erabaki hau hartzen den egunetik aurrera, dedikazio partziala duen lehenengo alkateordearen alde, ondoren adierazten diren ordainsariak ezartzea. Ordainsari horiek hamalau hilabete-saritan jasoko dira, hamabi, hain zuzen, urteko hilekoei dagozkienak eta gainerako biak ekainari eta abenduari dagozkienak, eta alta emanen zaio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Korporazio honek bere gain hartu beharko du enpresa-kuotak ordaintzea. Era berean, zenbateko gordin horrek pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenari dagozkion atxikipenak izanen ditu, bai eta, hala behar bada, lehen alkateordearen kontura den Gizarte Segurantzaren kuota ere.

–Eskuordetza eta dedikazio partziala dituen lehen alkateorde karguak 18.000,00 euroko ordainsari gordina jasoko du urtean.

Kopurua urtero igoko da, Udaleko langileen ehuneko berean.

Ordainsari hori jasotzeko gutxienez ere behar den dedikazioa astean 30 ordu izanen da, karguaren edozein jardueratan (bulegoa, bilerak, bidaiak eta beste). Titularrari ez zaio zenbatekorik deskontatuko alkateordeek egiten dizkioten ordezkapenengatik, ezta ordainsaririk pagatuko ere ordezkapen horiengatik.

Dedikazio partzialean aritzeagatik ordainsari horiek kobratzea bateraezina da bilkura-sariak jasotzearekin.

Hirugarrena.–Osoko bilkuraren erabakia osorik argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Halaber, interesdunen eskura egonen da Udalaren egoitza elektronikoan.

Laugarrena.–Erabaki hori interesdunei eta Kontu-hartzailetzari jakinaraztea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Bertaratze araubidea: zinegotzi bakoitzari osoko bilkura bakoitzera joateagatik ordaindu beharreko zenbatekoa 110,00 eurokoa da, erabaki hau hartzen den egunetik aurrera. Zenbateko horrek egungoa ordeztuko du, eta indarrean egonen da besterik xedatzen ez den bitartean.

Urtean 8 osoko bilkurako muga ezartzen da bertaratze sariak jasotzeko. 2023. urterako, urteko 5 osoko bilkurako muga ezartzen da bigarren seihilekoan bertaratze sariak jasotzeko, erabaki hau hartu den data kontuan hartuta. Udalbatza berriaren ekainaren 17ko eta 27ko osoko bilkurak ordainduko dira, aurreko 5 osoko bilkuren kopuruan sartu gabe".

Sesman, 2023ko uztailaren 19an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2310764