2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
Lan batzordeak sortzea
Sesmako Udalak, 2023ko uztailaren 17an egin osoko bilkuran, udalaren antolamendu osagarriari eta borondatezkoari buruzko erabakia hartu zuen, jarraian aipatzen diren lantalde edo batzordeak zuzenduko dituzten arauak hasiera batez onesteko:
2.–Hirigintza, Industria eta Enplegua.
3.–Nekazaritza eta Ingurumena.
4.–Berdintasuna eta Elkarteekiko Harremana.
5.–Jai, Kultura eta Kirola.
6.–Gizarte Zerbitzuak eta Hezkuntza.
Jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean sartzen denetik, Udalaren Idazkaritzan azter dadin eta bidezko irizten diren erreklamazio eta iradokizunak aurkezteko.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren legezko ondorioak izan ditzan.
Sesman, 2023ko uztailaren 19an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L2310760