162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

Alkateordeak izendatzea

San Martin Unxeko Udaleko alkate udalburuak, ekainaren 21eko 45/2023 Ebazpenaren bidez, honako izendapen hauek egin ditu, erabiliz esleitu zaizkion ahalmenak; zehazki, honako hauek esleitutakoak: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikulua (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikulua (azaroaren 28ko 2568/1985 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua):

Lehen alkateordea: Raquel María Cabodevilla Zabalza zinegotzia.

Bigarren alkateordea: José Ángel Lerga Abete zinegotzia.

Argitara ematen da orok jakin dezan, jarraikiz Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluari (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsi zen erregelamendua).

San Martin Unxen, 2023ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2311014