2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Udal talde politikoen ordainsariak
Ribaforadako Udalak, 2023ko uztailaren 19an egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:
"Lehena.–Udal talde politikoendako honako diru-esleipenak ezartzea, zinegotzi kopuruaren arabera:
–Urteko diru-esleipen finkoa: 525 euro/urte eratutako udal talde bakoitzarendako:
- PSN-PSOE udal talde politikoarendako: 525 euro urtean.
- PP udal talde politikoarendako: 525 euro urtean.
–Urteko diru-esleipen aldakorra, kide kopuruaren arabera. Horrela, 100 euro emanen dira udaleko talde politiko bakoitzean dagoen zinegotzi bakoitzeko. Hona hemen zehatz-mehatz:
- PSN-PSOE udal talde politikoarendako, bederatzi kidekoa baita: 900 euro urtean.
- PP udal talde politikoarendako, bi kidekoa baita: 200 euro urtean.
Bigarrena.–Udal talde politikoen bozeramaileei ohartaraztea ezen erabaki honen lehenbiziko puntuan zehazturiko diru-zuzkiduraren berariazko kontabilitatea eraman beharko dutela, eta udaleko osoko bilkuraren eskura jarri, organo horrek hala eskatzen dien aldiro.
Hirugarrena.–Diru-esleipen hori hiru hilean behin ordainduko da, eta erabaki honek ondorioak izanen ditu 2023ko uztailaren 17tik aurrera. Diru-kopuru horiek jaso ahal izateko, behar beste diru egon beharko da aurrekontuan, eta ezin izanen dira erabili udalbatzaren zerbitzuko inongo langilerik ordaintzeko, ezta ondarezko aktibo finko izan daitezkeen ondasunak eskuratzeko ere.
Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Udalaren Kontu-hartzailetzara, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian, behar diren ondorioak izan ditzan".
Ribaforadan, 2023ko uztailaren 20an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2310978