162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Ribaforadako Udalak, 2023ko uztailaren 19an egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

"Lehenbizikoa.–Dedikazio esklusiborik edo partzialik ez daukaten Udaleko zinegotzi guztiendako honako zenbateko gordin hau ezartzea, kide anitzeko organo hauen bilkura bakoitzeko:

–Udalaren hurrengo kide anitzeko organo hauen bilkurak:

  • Osoko bilkuretara joateagatik: 80 euro.
  • Tokiko Gobernu Batzarrera joateagatik: 80 euro.
  • Udal honetako informazio-batzorde iraunkorretara joateagatik eta kontratazio-mahaietara joateagatik: 35 euro.

–Kide anitzeko organoetara joateagatik, nahiz eta Udalarenak ez izan, baldin Udal honetako ordezkariak bertaratzen badira eta bilkura-saririk ordaintzen ez bazaie, eta hori hala dela frogatzen bada: 35 euro.

Bigarrena.–Erabaki honek 2023ko ekainaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta dagokion zenbatekoa hiru hilean behin ordainduko da, eta honako hau izanen da erabaki honen lehenbiziko puntuan ezarritako bilkura-sarien urteko gehieneko muga:

–Tokiko Gobernu Batzarreko kideak diren udalkideak: 4.000 euroko urteko gehieneko muga ezarri da.

–Tokiko Gobernu Batzarreko kideak ez diren udalkideak: 2.000 euroko urteko gehieneko muga ezarri da.

2023ko bigarren seihilekorako urteko gehieneko muga izanen da aurretik aipatutako zenbatekoaren erdia.

Hirugarrena.–Ohartaraztea ezen lehenbiziko puntuan ezarritako zenbateko gordin horrek atxikipenak izanen dituela, hain zuzen ere pertsona fisikoen gaineko errenta aitorpenari dagozkion atxikipenak. Bestalde, ordainsari horiek jaso ahal izateko, behar beste kreditu egon beharko da aurrekontuan.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Udalaren Kontu-hartzailetzara, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian, behar diren ondorioak izan ditzan."

Ribaforadan, 2023ko uztailaren 20an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2310932