162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Puiuko Udalak, 2023ko uztailaren 19an egindako osoko bilkura berezian, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen:

Lehena.–Ezartzea udalkideen ordainsari eta bilkura-sarien araubidea. Konpentsazio hauek onetsi dira udalkideentzat, honako kontzeptu hauengatik:

–Informazio-batzordeetara edo barneko batzordeetara joateagatik eta talde politikoaren bilkuretara joateagatik, betiere ez bada beste bideren batez ordaintzen: 100,00 euro bilkura bakoitzeko eta gehienez ere 700,00 euro kontzeptu honengatik.

–Udalaren osoko bilkuretara joateagatik: 250,00 euro bilkura bakoitzeko eta gehienez ere 1.000,00 euro kontzeptu honengatik.

Bigarrena.–Horrez gain, alkateari 6.000,00 euroko konpentsazioa ematea urtero.

Hirugarrena.–Ebaztea Udalbatzako kideek badutela eskubidea kalte-ordaina jasotzeko, karguari dagozkion eginkizunek sortutako benetako gastuengatik, betiere gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, jarraikiz Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintzei eta zenbatekoei.

Laugarrena.–Diru kopuru horiek urtero eguneratuko dira, jarraikiz abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legean ezarritakoari eta foru lege horri egiten zaizkion aldaketei (lege horrek ezarri zituen toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa, 2018. eta 2019. urteetarako).

Bosgarrena.–Xedatzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitara dadila.

Seigarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea behar diren agiri guztiak sinatzeko, erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko.

Puiun, 2023ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2311021