2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Udal honetako alkateak, 2023ko uztailaren 20an, osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:
Alkatea kanpoan izanen denez 2023ko uztailaren 30etik abuztuaren 16ra, biak barne.
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47 eta 48. artikuluek xedatuarekin bat,
EBAZTEN DU:
1. Garesko lehen alkateorde Jon Ciriza Murugarren alkatearen ordezko izendatzea 2023ko uztailaren 30etik 2023ko abuztuaren 16ra, biak barne.
2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek 2023ko uztailaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.
Garesen, 2023ko uztailaren 20an.–Alkatea, Itziar Imaz Artazcoz.
Iragarkiaren kodea: L2310998