162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Alkateordeak izendatzea

Oteitzako Udaleko alkate udalburuak, 20123ko uztailaren 5ean, ebazpen hau eman zuen:

"Alkateordeen izendapena.–Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan ezarritakoarekin eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluarekin bat, Alkatetza honek bere eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Alfredo Larraona López de Dicastillo eta Eduardo Lara Esparza izendatzea alkateorde.

Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunei jakinaraztea eta Osoko Bilkurari ebazpenaren berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran.

Hirugarrena.–Alkateordeek, izendapenaren hurrenkerari jarraikiz, alkatearen eginkizunak beteko dituzte behar diren kasuetan, hots, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan jasotzen diren kasuetan."

Oteitzan, 2023ko uztailaren 12an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2310529