2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea
Murillo el Frutoko Udalak, 2023ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki hauek hartu zituen gehiengo osoz:
Lehena.–2023 ekainaren 17tik aurrera, Murillo el Frutoko Udaleko alkate-udalburuaren kargua dedikazio partzialean beteko da, eguneko lanaldiaren %75ean; horren kostu gordina 34.848,05 eurokoa izanen da urtean, gehi jardunean egonez gero edukiko lituzkeen graduaren ordainsaria eta antzinatasun saria.
Alkateari Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaio, haren kontura izanik langile kuota; era berean bidezkoak diren PFEZaren atxikipenak eginen dira, hamalau hilekotan ordainduta, eta ordainsaria urtero eguneratuko da, Nafarroako Gobernuak xedatutakoari jarraikiz.
Bigarrena.–Ezartzea gainerako udalkideentzat 100 euroko konpentsazioa, osoko bilkuretara eta Kontuen Informazio Batzorde Bereziaren bilkuretara joateagatik, bilkura bakoitzeko.
Hirugarrena.–Alkateari eta gainerako udalkideei joan-etorriengatik izandako gastuen kalte-ordainak eta karguan aritzeagatik justifikatutako dietak ordaintzea.
Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Murillo el Fruton, 2023ko ekainaren 28an.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.
Iragarkiaren kodea: L2311027