2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
Alkateordea izendatzea
Bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatuarekin (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori), Leringo Udaleko alkate udalburu Consuelo Ochoa Resanok, Alkatetzaren 2023ko uztailaren 28ko 2023-244 Ebazpenaren bidez, Pedro Jesús Pitillas Marín izendatu du bigarren alkateorde.
Lerinen, 2023ko uztailaren 28an.–Alkatea, Consuelo Ochoa Resano.
Iragarkiaren kodea: L2311195