2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Diruzaintzaren eskumenak eskuordetzan ematea
Uztailaren 27ko 57/2023 Ebazpenaren bidez, María Beriáin Ibáñez Larragako Udaleko diruzainak diru-bilketako zerbitzuari buruzko eskumenak eman dizkio eskuordetzan Pedro José Molinero Gonzalezi (Diruzaintza Alorrari atxikitako langilea, administrari laguntzaileen kategoriakoa), errekurtsoak ebaztearen ingurukoa izan ezik. Hori guztia Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Argitara ematen da, aipatu artikuluaren 3. zenbakian xedatutakoa bete dadin.
Larragan, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2311259