162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Igantziko Udalak, 2023ko uztailaren 14an egindako osoko bilkura arruntean, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearekin bat eginez, honako erabaki hau hartu zuen:

"1.–2023ko uztailaren 1etik aitzinerako atzeraeraginarekin, alkatearen % 54,55eko jardunaldi partziala ezartzea, urteko 19.872,00 euroko ordainsari gordinarekin, hamabi ordainsaritan. Zenbateko horiei PFEZaren eta Gizarte Segurantzako langile-kuotaren kontzeptupean legez dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkie, eta udalak bere gain hartuko du enpresa-kuotaren ordainketa.

2.–2023ko uztailaren 1etik aitzinerako atzeraeraginarekin, 209,34 euroko zenbatekoa ezartzea jardunaldi esklusiboko edo partzialeko araubidera atxikita ez dauden korporazioko kideentzat, udaleko osoko bilkuretara eta kide anitzeko organoetara joateagatik. Hala ere, zinegotzi bakoitzari urteko 2.512,03 euroko muga ezartzen zaio bertaratzeak kobratzeko. Zenbateko horiei PFEZ gisa legez dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkie.

3.–2023ko uztailaren 1etik aitzinerako atzeraeraginarekin, alkateari eta zinegotziei beren karguan jardutean benetan egindako gastuengatik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea ezartzea, betiere gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileentzako ordainsari-arloan urtero ezartzen diren baldintzetan eta zenbatekoetan.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Igantziko Udaleko iragarki-taulan argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan eta dagozkion ondorioak izan ditzan."

Igantzin, 2023ko uztailaren 20an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2310983