162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Garinoaingo Udalak, 2023ko uztailaren 21ean egindako osoko bilkura berezian, hartu zuen ondotik ematen den erabakia:

Lehena.–Ezartzea udalkideen ordainsari eta bilkura-sarien araubidea. Honako konpentsazio hauek onetsi dira udalkideentzat, honako kontzeptu hauengatik:

–Informazio-batzordeetara edo barneko batzordeetara joateagatik eta talde politikoaren bilkuretara joateagatik, betiere ez bada beste bideren batez ordaintzen: 100,00 euro bilkura bakoitzeko.

–Udalaren osoko bilkuretara joateagatik: 250,00 euro bilkura bakoitzeko.

–Kide anitzeko udal organoen bilkuretara joateagatik edo beste erakunde batzuen bilkuretara joateagatik, betiere ez bada beste bideren batez ordaintzen: 100,00 euro bilkura bakoitzeko.

Bigarrena.–Horrez gain, alkateari 5.000,00 euroko konpentsazioa ematea urtero.

Hirugarrena.–Ebaztea Udalbatzako kideek badutela eskubidea kalte-ordaina jasotzeko, karguari dagozkion eginkizunek benetan sortutako gastuengatik, betiere gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, jarraikiz Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintzei eta zenbatekoei.

Laugarrena.–Ezartzea udalkideek honako gehieneko zenbateko hauek jaso ditzaketela, ondoko kontzeptuengatik, guztira:

  • 2.000,00 euro urtean zinegotzi bakoitzeko.
  • 5.000,00 euro urtean alkatearentzat.

Bosgarrena.–Diru kopuru horiek urtero eguneratuko dira, jarraikiz abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legearen 7. artikuluari eta foru lege horri egiten zaizkion aldaketei (lege horrek ezarri zituen toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa, 2018. eta 2019. urteetarako).

Seigarrena.–Xedatzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen iragarki-taulan.

Zazpigarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea behar diren agiri guztiak sinatzeko, erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko.

Garinoainen, 2023ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.

Iragarkiaren kodea: L2311030