162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Tokiko Gobernu Batzarra eratzea, eta alkateordeak eta zinegotzi ordezkariak izendatzea

Fustiñanako Udalak, 2023ko ekainaren 30ean egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarra eratzea, alkateak eta hiru zinegotzik osatua; hori dena, jarraikiz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 20.1 b) artikuluari.

Alkate udalburuak, 2023ko uztailaren 19an, ondotik ematen den ebazpena hartu zuen, jarraikiz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduari (onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez):

–Honako hauek izendatzea Fustiñanako Udaleko alkateorde:

María Dolores Arrondo Aguerri, lehen alkateorde.

Estibaliz Laraña Pérez, bigarren alkateorde.

Félix Floristán Redrado, hirugarren alkateorde.

–Honako hauek izendatzea Fustiñanako Udaleko zinegotzi ordezkari:

Sergio Vitas Aguirre: Ekonomia eta Ogasun Arloko zinegotzi ordezkaria.

María Dolores Arrondo Aguerri: Gizarte Zerbitzuen eta Langileen Arloko zinegotzi ordezkaria.

Tsvetelin Kirilov Panev: Hirigintza eta Industria Arloko zinegotzi ordezkaria.

Estíbaliz Laraña Pérez: Hezkuntza eta Kultura Arloko zinegotzi ordezkaria.

Carlos Sangüesa Sola: Festa, Kirol eta Gazteria Arloko zinegotzi ordezkari.

Félix Floristán Redrado: Turismo eta Landa Garapen Arloko zinegotzi ordezkaria.

Argitara ematen da, behar diren ondorioetarako, jarraikiz Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 46.1 eta 44.2 artikuluei eta haiekin bat datozen arauei.

Fustiñanan, 2023ko uztailaren 19n.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2311035