162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Etxarri Aranazko Udalak, 2023ko ekainaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen udalkideen hurrengo ordainsariak, kalte-ordainak eta bilkura-sariak ezartzea, beren karguan aritzeagatik, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearekin bat:

Lehenbizikoa.–Alkateak, María Saez de Albeniz Bregañak, kargua dedikazio osoan gauzatuko du.

Bigarrena.–Lur Iosu Larraza Lopez zinegotziak kargua %50eko dedikazio partzialarekin gauzatuko du.

Hirugarrena.–Gizarte Segurantzaren Lurralde Diruzaintza Nagusiari eskatzea, beren karguak dedikazio osoan edo partzialean betetzen dituzten korporazioko kide guztiei alta emateko, eta Udalak bere gain hartzea Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorreko arauek enpresei beren zerbitzuko langileei dagokienez ezartzen dizkieten betebeharrak.

Laugarrena.–Kide anitzeko organoen bilkuretara benetan joateagatiko esleipena: 95 euro saio bakoitzeko.

Esleipen horiei pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga gisa dagokion atxikipena aplikatuko zaie, indarrean dagoen legediaren arabera.

Bosgarrena.–Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75.5 artikuluaren arabera, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Etxarri Aranazko Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

Seigarrena.–Erabaki hau Udaleko Kontu-hartzailetzari eta Aholkularitzari jakinaraztea eta espedienteari eranstea, dagozkion ondorioetarako.

Etxarri Aranatzen, 2023ko uztailaren 21ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2311008