2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Etxalarko Udalak, 2023ko uztailaren 6an egindako osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
1.–Alkatetzari dagokionez:
–Dedikazio partzialeko araubidea onestea Xabier Etxarte Miquelestorenarendako, Udalak alkate izendatu baitzuen 2023eko ekainaren 17ko osoko bilkuran.
–Alkatearen ordainsari gordina 4.883,21 eurokoa izatea 2023. urterako. Zenbateko horri legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Gizarte Segurantzako langile kuota kontuan izanik. Era berean, Udalak bere gain hartuko du enpresa kuota ordaintzea.
–Gizarte Segurantzaren Diruzaintzako Lurralde Bulegoan eskatzea Gizarte Segurantzan dagokion araubidean sartzeko edo alta emateko alkate gisa, legediak agindutako moduan.
2.Gainerako udalkideei dagokienez:
–Hautetsien ordainsariengatik udal-aurrekontuan jasota dagoen partidan geratzen dena berdin banatzea, alkatearen ordainsariak deskontatu ondotik.
–Diru-sari horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatzea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta.
3.–Udalbatzako kideek karguari dagozkion eginkizunek sortutako egiazko gastuengatik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dutela ebaztea, baldin eta gastu horiek behar bezala justifikatzen badira. Baldintzak eta zenbatekoak, berriz, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat urtero ordainsarien alorrean ezartzen direnak izanen dira.
4.–Ezartzea zinegotzien ordainsariei buruzko akordio honek 2023ko uztailaren 6tik aurrera izanen dituela ondorioak, eta ordainsariak urtero eguneratuko direla, aldaketa espezifikorik egiten ez den bitartean.
5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaleko iragarki-taulan argitaratzea.
Etxalarren, 2023ko uztailaren 26an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.
Iragarkiaren kodea: L2311103