162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko uztailaren 26an hartua, zeinaren bidez Alesbesko Karmeldar Oinutsen Komentuan dagoen "Cavaillé-Coll-Mutin organoa" izeneko musika-instrumentua kultur intereseko ondasun deklaratzen baita, ondasun higigarri gisa.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak maiatzaren 18an emandako 113/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion Alesbesko Karmeldar Oinutsen Komentuan dagoen "Cavaillé-Coll-Mutin organoa" izeneko musika-instrumentua, ondasun higigarri gisa, kultur intereseko ondasun deklaratzeko espedienteari. Ondasun horren titularra udala da.

Ebazpen horren bidez, espedientea jendaurrean jartzeko 30 eguneko epea ireki zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen egunetik hasita (2023ko abenduaren 16a). Epe horretan, ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko Ondare Historikoaren Batzordeak, 2023ko uztailaren 19an egindako bilkuran, deklarazioaren aldeko txostena egin zuen.

Espedienteak behar bezain ongi deskribatzen duenez ondasuna, eta haren garrantzia eta berezitasuna justifikatzen, Alesbesko Karmeldar Oinutsen Komentuan dagoen "Cavaillé-Coll-Mutin organoa" izeneko musika-instrumentua kultur intereseko ondasun deklaratzea eskatzen da, ondasun higigarri gisa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuak proposatuta; hori guztia Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz (artikulu horretan kultur intereseko ondasunen deklarazioa arautzen da).

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Alesbesko Karmeldar Oinutsen Komentuan dagoen "Cavaillé-Coll-Mutin organoa" izeneko musika-instrumentua kultur intereseko ondasun deklaratzea, ondasun higigarri gisa.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahal dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko uztailaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2311107