162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Alkateordeak izendatzea

Donamariako Udaleko alkateak, 2023ko ekainaren 26an, ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Donamariako Udaleko alkateak, 2023ko ekainaren 26ko 42/2023 Ebazpenaren bidez, Naiara Aizpuru Sagaseta izendatu du lehen alkateorde, eta Francisco Javier Lizasoain Ariztia bigarren alkateorde.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetakoren bat jar daiteke: gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean.

Donamarian, 2023ko ekainaren 26an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2311065