2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Cintruenigoko Udaleko alkateak ebazpen hau eman zuen (2023-0242 zenbakia) 2023ko uztailaren 13an:
Jarraikiz Kode Zibilaren 51.2.1 artikuluari, bertan ezartzen baita ezkontza zibilak egiteko eskumena dutela ezkontza egiten den udalerriko alkateak edo hark eskuordetzen duen zinegotziak.
Kontuan harturik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibidea, alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Udal honetako zinegotzi guztien esku uztea toki-erakunde honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.
Alkatetzak beretzat gordetzen du egokitzat jotzen dituen ezkontza zibilak baimentzeko ahalmena.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, baita Udalbatzari ere, egiten duen hurrengo ohiko bilkuran, eta argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Egintza honen aurka, behin betikoa baita administrazio bidean, errekurtso hauek jar daitezke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.
Cintruenigon, 2023ko uztailaren 19an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2310759