2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Tokiko Gobernu Batzarra izendatzea
Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak 368/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko uztailaren 13an. Hona hemen haren xedapen zatia:
Lehena.–Honako zinegotzi hauek izendatzea Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarreko kide:
–Daniel Beunza Hernández jauna.
–Luis Jesús Paternain Arbizu jauna.
–Iván Manuel García Rodríguez jauna.
–Batzarreko burua: Jose María Cuende Vallejo jauna (Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburua).
Bigarrena.–Alkatetzaren eskudantzia hauek uztea Tokiko Gobernu Batzarraren esku:
–Lan-eskaintza publikoa onestea, aurrekontuari eta plantillari buruz Udalbatzak osoko bilkuran onetsitakoari jarraikiz, eta langile finkoak hautatzeko proben eta lehiaketen bidez lanpostuak betetzeko oinarriak onestea.
–Planeamendu orokorra garatzeko tresnak onestea, espresuki Udalbatzaren eskuetan utzi ez direnak, bai eta hirigintza-kudeaketako tresnak eta urbanizazio-proiektuak onestea ere.
Hirugarrena.–Eskuordetzeak bere barnean biltzen ditu bai zuzendaritzako eta kudeaketako ahalmenak, bai hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena.
Laugarrena.–Alkatetza honek noiznahi bereganatzen ahalko du, banan-banan, eskuordetutako eskumenen esparruko edozein gai, eta horren gaineko ebazpena eman.
Bosgarrena.–Eskuordetzen diren eskumenak gorabehera, Alkatetza honek erabaki dezake berari dagokion edozein gai, eskuordetzeko modukoa bada, Tokiko Gobernu Batzarrari helaraztea –hura baita gaiak aztertzeko eta Alkatetza honi aholkua eta laguntza emateko organoa– eta gaiaren gaineko bozketa egitea.
Seigarrena.–Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapenak, indarra izan dezan, beharko du izendatutako zinegotzien onarpena. Izendapena onartutzat joko da baldin eta hiru egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazten denetik aitzina, izendatutako zinegotziek alkateari ez badiote berariaz adierazten ez dutela izendapena onartzen.
Zazpigarrena.–Eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzteak, indarra izan dezan, beharko du Batzar horren beraren onarpena. Eskuordetzea onartutzat joko da baldin eta hiru egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina, Tokiko Gobernu Batzarrak eskuordetzea egin duen organoari ez badio berariaz adierazten ez duela eskuordetzea onartzen. Orobat, berariaz onartzen ahalko da ebazpen hau Tokiko Gobernu Batzarrari jakinarazteko bilkuran berean.
Zortzigarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraziko zaie, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da, orok jakin dezan.
Bederatzigarrena.–Ebazpen honetan aurreikusten ez den orotan Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeak, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak aginduko dute, arau horiek eskuordetze hauetarako ezartzen dituzten erregelen esparruan.
Hamargarrena.–Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.
Jakinarazten dut, ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten dut ebazpen honen aurka errekurtso hauetariko bat aurkez daitekeela: berraztertzeko errekurtsoa egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Oltza Zendean, 2023ko uztailaren 21ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2311032