2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak ondoko Ebazpena eman zuen 2023ko ekainaren 26an. Hona hemen testu osoa:
340/2023 Ebazpena, ekainaren 26koa, Oltza Zendeako Udaleko alkateak emana.
Horren bidez, Oltza Zendeako Udaleko zinegotzi guztien esku utzi da Herriko Etxe honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, alkateari esleituta dagoena, ezkongaiek hala eskatzen dutenean.
Jose María Cuende Vallejo, Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak,
2023ko maiatzaren 28an udal hauteskundeak egin eta udalbatza berria 2023ko ekainaren 17an eratu ondoren.
Alkateek ezkontza zibila baimentzearen gaineko abenduaren 23ko 35/1994 Legeak aldatu duen Kode Zibilaren 51. artikuluan ezarritakoaren babesean.
Kontuan harturik alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidea.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 41. artikuluak emandako eskumenak erabiliz.
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Oltza Zendeako Udaleko zinegotzi guztien esku uztea Herriko Etxe honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, alkateari esleituta dagoena, ezkongaiek hala eskatzen dutenean.
Bigarrena.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, AFEaren 44. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Hirugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Aditzera ematen dut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Oltza zendean, 2023ko uztailaren 3an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2310986