162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Castejongo Udalak, 2023ko ekainaren 23an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Onestea udalkideen dedikazio-araubidea, ordainsariak, kalte-ordainak eta kide anitzeko organoetara joategatiko sariak, jarraian ezartzen denaren arabera. Ondorioak 2023ko ekainaren 17tik aurrera izanen dira.

Bigarrena.–Noelia Guerra Lafuente alkate-udalburuak dedikazio esklusiboaren araubidean beteko du bere kargua.

Hirugarrena.–Ordainsarien honako araubide hau ezartzea, kontuan hartuta urteko zenbateko gordinak direla, hamalau hilekotan ordaindu beharrekoak:

36.205,46 euro dagozkio alkate-udalburuaren karguari.

Laugarrena.–Kargua dedikazio esklusiboaren araubidean beteko duen alkatearen alta eskatzea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian, eta Udalak bere gain hartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorraren arauek enpresei, beren zerbitzuko langileez, ezartzen dizkien betebeharrak.

Bosgarrena.–Udaleko kide anitzeko organoetara joateagatik, udalkideei eman beharreko diru-kopuru hauek onestea:

A.–Osoko bilkuretara joateagatik: 90 euro bilkura bakoitzeko.

B.–Informazio batzordeetara joateagatik: 50 euro bilkura bakoitzeko; gehienez ere, kopuru hori behin emanen zaio udalkide bakoitzari egunean batzordearen bilkurara joateagatik.

Seigarrena.–200 euroko kopurua onestea udal-talde bakoitzarentzat, hilean, funtzionamendu-gastuetarako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Castejonen, 2023 ekainaren 26an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2310917