162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Hautetsien ordainsariak eta dedikazio araubidea

Carcarko Udalak 2023ko uztailaren 17an egindako osoko bilkuran, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta hurrengoetan oinarrituta, toki-korporazioetako kideen estatutua jasotzen baitu, aurten hasi den legegintzaldirako honako ordainsari hauek onestea erabaki zuen:

–Alkatetza: lanaldiaren %75eko dedikazio partziala. Urteko ordainsari gordina 20.891,08 eurokoa izanen da, hamalau hilekotan. Gizarte Segurantzari dagozkion kuotak ordainduko dira. Hileko 1.200 euroko soldata garbiaren baliokidea da.

–Udaleko osoko bilkuretara joatea: 100 euro gordin ordainduko dira udalaren osoko bilkuretara joateagatik, alkateari izan ezik. Sei hilean behin ordainduko da.

–Kontratazio-mahaietan, hautaketa-epaimahaietan eta Kontuen Batzorde Berezian parte hartzea: 30 euro bilkura bakoitzeko, alkateari izan ezik. Sei hilean behin ordainduko da.

–Alkateak eta zinegotziek kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea dute karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera, baldin eta gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira.

–Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, langile publikoen ordainsariak aldatzen diren portzentaje berean.

Carcarren, 2023ko uztailaren 20an.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2310919