2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDAURRETA
Alkateordea izendatzea
Jarraikiz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 41.3 eta 46. artikuluetan xedatutakoari (azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsi zen erregelamendu hori),
EBAZTEN DUT:
Lehena.–María Jesús Goicoechea Tabar andrea izendatzea Bidaurretako Udaleko alkateorde.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Bidaurretan, 2023ko uztailaren 26an.–Alkatea, Enara Rabina del Río.
Iragarkiaren kodea: L2311114