162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Berriozarko Udalak, 2023ko uztailaren 4an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa, Udalaren osoko bilkurak honako hau erabaki du, aho batez:

Lehena.–Iker Mariezcurrena Celaya alkateari dedikazio esklusiboko araubidea onartzea, udaleko kudeaketak egiteko. Alkatearendako 39.024,06 euroko ordainsari gordina onestea, 14 pagatan banatu beharrekoa. Horrek guztiak ondorioak izanen ditu 2023ko ekainaren 17tik aitzina, kargua eta dedikazioa egun horretan hasiko baitira.

Zenbatekoa urtero eguneratuko da, Berriozarko Udaleko funtzionarioentzat ezarritakoarekin bat etorriz.

Bigarrena.–Félix José Puyo Rebollo zinegotziari dedikazio esklusiboko araubidea onartzea, udaleko kudeaketak egiteko. Zinegotzi horrendako 35.764,82 euroko ordainsari gordina onestea, 14 pagatan banatu beharrekoa. Gizarte Segurantzan alta ematea 2023ko uztailaren 10eko datarekin, egun horretantxe hasiko baita ordainsariak kobratzen.

Zenbatekoa urtero eguneratuko da, Berriozarko Udaleko funtzionarioentzat ezarritakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.–María Carmen Nadales Ramírez zinegotziari dedikazio partzialeko araubidea onartzea, udaleko kudeaketak egiteko; astean lau orduko dedikazioa izanen du gutxienez. Zinegotzi horrendako 3.829,44 euroko ordainsari gordina onestea, 14 pagatan banatu beharrekoa. Horrek guztiak ondorioak izanen ditu 2023ko ekainaren 17tik aitzina, kargua eta dedikazioa egun horretan hasiko baitira.

Zenbatekoa urtero eguneratuko da, Berriozarko Udaleko funtzionarioentzat ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.–Udaleko talde politikoei diru zuzkidura banatzeko irizpideak onestea, legegintzaldi honetarako. Hona hemen:

A) Talde politikoen ordezkaritza gastuak:

–Kopuru finkoa: 60,00 euro hilean, talde politiko bakoitzeko.

–Kopuru aldakorra: 50,00 euro hilean, zinegotzi bakoitzeko.

B) Udaleko talde politikoek aurreko paragrafoan aipatutako diruaren berariazko kontabilitatea eraman beharko dute, eta Udalaren osoko bilkuraren eskura jarri, organo horrek horixe eskatuz gero.

Bosgarrena.–Dedikazio esklusiboa edo partziala ez duten zinegotzientzat honako bilkura-sari hauek ezartzea, haiek partaide diren Udalbatzaren kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik, zenbateko hauen arabera:

–Osoko bilkurak, Tokiko Gobernu Batzarra eta informazio batzordeak: 150 euro bilkura bakoitzeko; hilean gehienez ere 300 euro. Tokiko Gobernu Batzarraren partaideen kasuan, aurreikusi denez bilkura gehiagotara joan daitezkeela, hilabetean gehienez 450 euro jaso ditzakete.

Informazio batzordeetako partaideen kasuan, dieta kobratzeko eskubidea izanen dute zinegotzi guztiek, batzordeko kide izan edo ez.

Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea."

Berriozarren, 2023ko uztailaren 28an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2311168