2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
2023ko ekainaren 26an, Berriozarko Udaleko alkateak 20230409 Ebazpena eman du:
Udal hauteskundeak eginda eta Udal berria eratuta, Udalaren jarduketa arinagoa eta eraginkorragoa egitearren, Alkatetza honek honako hau ebazten du, erabiliz eman zaizkion ahalmenak, hots, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21.3 artikuluak ematen dizkion ahalmenak,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Udal honetako zinegotzi guztiak eskuordetzea Kode Zibilaren 51.1 artikuluak Alkatetza honi ematen dizkion eskumenetarako, hain zuzen ere udal-mugartean egiten diren ezkontza zibilak baimentzeko: María Sagrario Ortigosa Lekunberri, Asier Zafra Elorza, Saioa Izura Azanza, Félix José Puyo Rebollo, María Carmen Nadales Ramírez, Asier Costa Chavero, José Francisco Iraizoz Aguerri, Beatriz Martiartu Fernández, María Aránzazu Ríos González, Carlos Mena Blasco, Yolanda Moreno De la Chica, Daniel Cuesta Castañeda, Francisco Javier Paz Layana, Usua Olazar Lasheras, Francisco Javier Torrecillas Martínez eta Francisco Javier Castro González.
Bigarrena.–Eskuordetzan emandako eskudantziak erabili beharko dira eskuordetza honetan ezarri bezala, ezarritako mugen barnean. Horien titularrek ezin izanen dute utzi beste organo edo zinegotzi baten esku.
Hirugarrena.–Eskuordetza horiek indarra hartuko dute ukitutako zinegotziei ebazpen hau jakinarazten zaien egunetik beretik, eta mugagabeak izanen dira, galarazi gabe Alkatetza honek eskumen horiek bereganatzeko duen ahalmena.
Laugarrena.–Ebazpen hau ukitutako zinegotziei jakinaraztea. Eskuordetza onartua izan dela ulertuko da baldin hurrengo 24 orduko epean ez bada kontrakorik adierazten edo eskuordetza hori erabiltzen bada.
Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari.
Berriozarren, 2023ko uztailaren 24an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2311067