162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Barañaingo Udalak, 2023ko uztailaren 4an egindako osoko bilkura berezian, erabaki bat hartu zuen; hona hemen xedapen zatia, osorik:

"Ikusirik Alkatetzak egin duen proposamena, hizpide dituena Udalbatzako kideek jaso beharreko ordainsariak, beren karguan dedikazio esklusiboan aritzeagatik eta bilkuretara egiazki bertaratzeagatik 2023an (espedientean I. eranskinean jaso da proposamena, behar bezala eginbidetua).

Kontuan harturik badela espediente bat erabaki horrek dakarren gastua fiskalizatzeko, eta kontuan izanik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikulua (lege horrek hizpide ditu Nafarroako toki araubidearen oinarriak), ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Ezartzea María Lecumberri Bonillak dedikazio esklusiboan beteko duela alkate kargua, eta horregatik jasoko du Alkatetzaren proposamenean finkatutako ordainsaria (espedientean jaso da proposamena): Nafarroako Gobernuak A mailarako urtero ezartzen duen soldata, %55eko esklusibotasun osagarria eta %12,98ko lanpostuko osagarria, baita gainerako oinarrizko ordainsari pertsonalak ere (antzinatasuna), dagozkionak Nafarroako Gobernuan erizaintzako laguntzaile izateagatik. Barañaingo Udalak bere gain hartuko du, hala behar badu, enpresa-kuoten ordainketa, ohartaraziz ordainsari hori jasotzea ez dela bateragarria izanen beste ordainsari batzuekin, baldin badira administrazio publikoen aurrekontuen kargura edo administrazio publikoen menpeko ente, erakunde eta enpresen aurrekontuen kargura, ezta beste jarduera batzuekin bateragarria ere, jarraikiz Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko Legeari.

Bigarrena.–Onestea udalkideei dagozkien ordainsariak, baldin ez badute dedikazio esklusiborik edo partzialik, Udalbatzako kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik eta udal erakundeen gainerako bileretara joateagatik (I. eranskinean jaso dira ordainsari horiek, behar bezala eginbidetuak), jarraikiz Alkatetzaren proposamenari eta proposamen horretan ezarritako baldintzei.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Barañaingo Udalaren iragarki-taulan, bete beharrez apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikulua (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Laugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Alkatetzari, udal taldeei eta Kontu-hartzailetzako arloari, eta espedientera gehitzea, behar diren ondorioak izan ditzan".

I. ERANSKINA.–ORDAINSARIAK

ORGANOA

ZENBATEKOA EUROTAN

Osoko bilkura

135,00

Tokiko Gobernu Batzarra

70,00

Informazio-batzordeetako buruak

70,00

Erakunde autonomoetako buruak

70,00

Eledunen batzordea

70,00

Informazio-batzordeetara joateagatik

70,00

Erakunde autonomoen bileretara joateagatik

70,00

Alkatetzaren eskuordetzea

70,00

Erabaki honen aurka honako hauek aurkez daitezke:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, zuzenduko zaiona ebazpena eman duen udal organo berari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

3.–Orobat, eta hautara, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2023ko uztailaren 21ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2311003