2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Tokiko Gobernu Batzarreko kideak eta alkateordeak izendatzea
Barañaingo alkate udalburuak ondotik azaltzen dena eman zuen, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluari (lege horren bidez arautzen dira toki araubidearen oinarriak) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 52. artikuluari (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua):
Ekainaren 28ko 788/2023 Ebazpena, xedatzen duena Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra alkatetzak eta honako zinegotzi hauek osatuko dutela:
–Fátima Carmen Sesma Vallés andrea.
–Javier Andújar Alcolea jauna.
–José Luis Ruiz Martínez jauna.
–Begoña Aceituno Zunzarren andrea.
–Pablo Juan Arcelus Cavallero jauna.
Eta ekainaren 28ko 789/2023 Ebazpena, izendatzen dituena honako zinegotzi hauek, Tokiko Gobernu Batzarreko kide baitira, Barañaingo Udaleko alkateorde:
–Fátima Sesma Vallés andrea, lehen alkateorde.
–Javier Andújar Alcolea jauna, bigarren alkateorde.
–Jose Luis Ruiz Martínez jauna, hirugarren alkateorde.
–Begoña Aceituno Zunzarren andrea, laugarren alkateorde.
–Pablo Juan Arcelus Cavallero jauna, bosgarren alkateorde.
Ebazpen honen aurka honako hauek aurkez daitezke:
1. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatuari jarraikiz.
2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenaren arabera.
3. Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Barañainen, 2023ko uztailaren 19an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2310753