1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
295/2023 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2022-2023 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak esleitzen dituena.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2022-2023 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Bereziak eman dakizkiela horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak lortu dituzten Batxilergoko lau ikasleei; proba horretako kalifikazio epaimahaiaren akta ere aurkeztu du. Sari horietarako deialdia martxoaren 24ko 65/2023 Ebazpenaren bidez egin zen.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren 8.c) artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitatean 2022-2023 ikasturteari dagozkion Batxilergoko sari bereziak ikasle hauei esleitzea:
–Aurora Aróstegui Rivallo, Tuterako "Benjamín" BHIkoa.
–Nicolás Sanz Irisarri, Azkoiengo "Ribera del Arga" BHIkoa.
–Martina Sagredo Gil, Iruñeko "Santa Teresa" ikastetxekoa.
–Laura Esparza Florez, Iruñeko "Luis Amigó" ikastetxekoa.
2. Xedatzea ikasle horiek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofizial bana jasoko dutela eta Batxilergoko Sari Nazionaletara aurkezteko aukera izanen dutela.
3. Agintzea ikasle horien ikasketa espedientean ager dadila 2022-2023 ikasturteari dagokion Batxilergoko Sari Berezia lortu dutela.
4. Tasei eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 25. artikuluko 2. apartatuan ezarritakoari jarraikiz, Batxilergoko Sari Berezia lortzen duten ikasleek ez dituzte ordaindu beharko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko batean goi mailako ikasketen lehenbiziko kurtsoa egiteko zerbitzu akademikoen prezio publikoak. Saria tasak ordaindu eta gero ematen bazaie, unibertsitateak bi aukera izanen ditu: ikasleari tasen zenbatekoa itzultzea edo, bestela, ikasleak saria lortu ondoren kontzeptu hori dela-eta egin behar duen lehen ordainketatik deskontatzea.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
6. Ebazpen hau igortzea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusira, saritutako ikasleek ikasten duten ikastetxeetara, hots, Tuterako "Benjamín" BHIra, Azkoiengo "Ribera del Arga" BHIra, Iruñeko "Santa Teresa" ikastetxera eta Iruñeko "Luis Amigó" ikastetxera, bai eta interesdunei ere, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko uztailaren 19an.–Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria, Pablo Arriazu Amat (108/2019 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena).
Iragarkiaren kodea: F2310988