2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
Alkateordea izendatzea eta alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko
Udal honetako alkateak ebazpena eman du 2023ko uztailaren 13an. Hona hemen haren testua:
Bat etorriz ezarrita dagoenarekin Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta hurrengoetan eta 46.4 artikuluan,
ERABAKITZEN DUT:
1.–Josetxo Kintana Larraza udal honetako alkateorde izendatzea, eta horren berri ematea udal honetako Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran.
2.–Udala osatzen duten udalkide guztien esku uztea ezkontza zibilak egiteko legeak ematen dizkidan eskudantziak. Eskuordetze horrek egun honetatik aurrera izanen ditu ondorioak.
3.–Ebazpen hau izendatuei zuzenean jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Bakaikun, 2023ko uztailaren 13an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L2310929