162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Arguedasko Udalak, 2023ko uztailaren 21ean egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

"Lehenbizikoa.–Udaleko alkate José Luis Sanz Zubietak, 2023ko abuztuaren 1etik aurrera, dedikazio esklusiboan beteko ditu karguari dagozkion eginkizunak. Beraz, onesten da 46.464,02 euroko urteko ordainsari gordina, karguan jarduteagatik. Ordainsaria hamalau pagatan jasoko du, eta alta emanen zaio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, eta Udalbatzak beren gain hartuko du enpresaren-kuotaren ordainketa. Zenbateko gordin horrek atxikipenak izanen ditu, hain zuzen ere pertsona fisikoen gaineko errenta aitorpenari dagozkion atxikipenak, bai eta langilearen kontura den Gizarte Segurantzaren kuota ere. Ordainsari hori jasotzea ez da bateragarria izanen beste ordainsari batzuekin, baldin badira administrazio publikoen aurrekontuen kargura edo administrazio publikoen menpeko ente, erakunde eta enpresen aurrekontuen kargura. Ordainsaria eguneratuko da Nafarroako Gobernuak bere enplegatu publikoentzat xedatutakoaren arabera.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Arguedasko Herriko Etxeko iragarki-taulan, jarraikiz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluari.

Hirugarrena.–Erabaki hau Kontu-hartzailetzari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea."

Era berean, Arguedasko Udalak, 2023ko uztailaren 21ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen honako bilkura-ordainsari hauek onestea udalkideentzat, benetan parte hartzeagatik Udalbatzaren kide anitzeko organoen bilkuretan:

–Osoko bilkura: 120 euro.

–Informazio-batzordeak: 100 euro.

–Gobernu batzordeak: 100 euro.

–Kontratazio-mahaiak: 100 euro.

Arguedasen, 2023ko uztailaren 24an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2311043