2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea
Arakilgo Udalak, 2023ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluari jarraituz,
ERABAKITZEN DA:
Lehenbizikoa.–Bere karguan dedikazio partzialean aritzeagatik alkateak duen ordainsari araubidea bere horretan uztea; beraz, 32.551,12 euroko soldata gordina, 1.800 euro garbiko 14 hilekotan banatua.
Bigarrena.–Zinegotzi bakoitzak 1.000 euro jasoko ditu urtean, dieten eta kilometrajearen kontzeptuan, 500 euroko bi seihilekotan ordainduko direnak.
Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea behar den iragarkia argitara emanda iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Arakilen, 2023ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Iragarkiaren kodea: L2311053