2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea
Alloko Udalak, 2023ko uztailaren 5ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen ondoko ordainsariak eta bilkura-sariak ezartzea udalkideendako, 2023-2027 legealdirako, salbu berariaz aldatzen badira:
Lehenbizikoa.
1.–Alloko alkate udalburu kargua dedikazio partzialean beteko da: lanaldi osoaren %75 izanen da.
2.–María-Begoña Fernández Alonsok betetzen dituen eginkizunak eta karguak dedikazio partzial gisa ordainduko dira: lanaldi osoaren %25.
3.–Aurreko bi kasuetan,Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie eta, behar den kasuan, bertan kidetuko dira, eta haien kargura izanen dira langileei dagozkien kuotak, baita egoki den pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga ere.
Bigarrena.–Udalbatzako kideek 50,00 euro jasoko dute saio bakoitzeko osoko bilkuretara joateagatik, eta udaleko informazio-batzordeetako buruek 100,00 euro jasoko dute saio bakoitzeko. (Lehenbiziko puntuan aipatutakoek, "dedikazio araubidean" daudenek, ez dute zenbatekorik kobratuko bilkuretara joateagatik).
Hirugarrena.–Udalkideei ordaintzea, indarreko legeen arabera, karguan aritzeagatik izandako gastuen kalte-ordainak; Osoko Bilkurak banan-banan aztertu eta onetsiko ditu.
Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.
Allon, 2023ko uztailaren 26an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2311059