2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Alkatetzaren 2023ko uztailaren 21eko 141. ebazpenaren bidez, alkatearen eginkizunak eskuordetu zaizkio lehen alkateorde Luis Ramón Ciordia del Portillori, 2023ko uztailaren 24tik 30era bitartean, egun horietan kanpoan egoteagatik.
Eskuordetze hori indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.
Aplikatu beharreko araudia: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).
Allon, 2023ko uztailaren 21ean.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2311029