162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluan xedatua, Udalak 2023ko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran honako erabaki hau hartu da:

ERABAKIA:

1.–Udalbatzako kideen ordainsari edo bilkura-sari hauek ezartzea, karguan jarduteagatik eta Udalaren bilkuretara egiazki joateagatik:

–Alkatetza: Udalak, alkatearen karguan dedikazio partzialean aritzeagatik, 9.600 euroko zenbateko gordina ordainduko du urtean, gehi Gizarte Segurantzako enpresa kuota. Horiek hilero ordainduko dira, behar diren kenkariekin. Hori eskuraturik, ezin da saririk hartu kide anitzeko organoetara joateagatik.

–Gainerako udalkideak: Udalaren osoko bilkuretara egiazki joateagatik 60 euro gordin jasoko dituzte bilkura bakoitzeko eta 50 euro, berriz, informazio batzordeetara joateagatik.

2.–Udalkideek kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea dute karguan aritzeak eragindako benetako gastuen ordainetan, gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileentzako urtero ordainsarien arloan ezartzen diren zenbatekoen arabera.

3.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Allingo Udalaren gardentasun atarian.

Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Amillaon, 2023ko uztailaren 26an.–Alkate-udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2311091